Hiri-baratze ekologikoak ekimen berritzailea dira gure Ibarrean eta lagungarriak izanen zaizkigu Sarriguren egiazko eko-hiri bat izan dadin.

Honatx helburu nagusiak:

  • Lehena da elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzea, eta jendea animatu beren baratzeen bidez horixe zuzenean eta erraz egitera. Horrela, jarduera hau ona da ingurumen-heziketa sustatzeko eta ingurumena are gehiago errespetatzeko.
  • Bigarrena, berriz, baratzeak topagune izatea baratzegintzan interesa duten guztientzat, eta ingurunea errespetatzen duten jarduerak sustatzea.

Sarrigurengo hiri-baratze ekologikoen esparruan, halaber, badago erabilera anitzeko eraikin bat, eta haren barnean, aldagelak, biltegi txiki bat, baratzeen erabiltzaileei arreta egiteko bulegoa eta Natur Gela bat. Eraikina eraikitzeko, bioeraikuntzako materialak erabili dira, eta autonomoa da; hau da, berokuntza eta elektrizitatea iturri berriztagarrien bidez dabiltza, eguzki-energiaren eta biomasaren bidez, hain zuzen.

ZEURE BARATZEA LANDU NAHI DUZU?

IDATZI MEZU ELEKTRONIKO BAT INGURUMEN ZERBITZUAREN ARDURADUNARI, JUANTXO YOLDIri:jyoldi@egues.es, EDO DEITU 948 33 32 12ra.

huertos-ecologicos8-egues