2018an, Eguesibarko Udalak bi estazio jarri zituen abian Elia eta Egulbatin, hegazti ugaltzaileei eraztuna paratzeko.

Aranzadi Zientzi Elkarteak lanak koordinatu eta egiten ditu. Bi estazioak, gainera, Elkarteak penintsularen iparraldean darabilen EMAN programan txertaturik daude. Nafarroan beste hiru estazio ari dira zeregin berean, hots, Lotza, Lokiz mendia eta Las Cañas aintzira, guztiak ere Aranzadi Zientzi Elkarteak berak kudeatuak.

Ibarreko bi naturguneak kudeatzeko tresnetan bereziki saiatzen dira aztertzen zertan den hegazti espezie batzuen egoera; horien artean daude bai pizidoak, bai Europako zuzentarauetan katalogatutako espezieak.

EMAN programaren barnean egiten den lanari esker, hau da, eraztunak era zientifikoan paratzeari esker, badakigu zenbat hegazti ugaltzaile dauden denboran zehar naturguneetan, bai eta zertan den haien osasuna ere.

Helburu zientifikoaz gain, lanak bestelako helburuak ditu. Hala nola:

  • Estazio gehiago paratzea, programa Nafarroako toki gehiagotan egiteko.
  • Nafarroan, oro har, eta Eguesibarren, bereziki, eraztun-paratzaile eta ornitologo berriak prestatzen laguntzea.
  • Ibarreko herritarren ingurumen sentsibilizazioa eta heziketa sustatzea, eta herritarrek jardunaldi horietako batzuetan parte hartzea.

PARTE HARTU NAHI AL DUZU PROIEKTU HONETAN?

JARDUERA HONETAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, BIDALI MEZU BAT CAJASNIDONAVARRA@GMAIL.COM HELBIDE ELEKTRONIKORA, ERAZTUNAK NOLA PARATZEN DIREN IKASTEKO EDOTA, BESTERIK GABE, JARDUNALDIETAKO BATEAN PARTE HARTZEKO.