espacios-naturales-zolina-egues

Aintzira hau hasieran Subitzako meategietatik ateratzen zen potasa garbitzeko ontzi bat izan zen; horrelaxe sortu zen. Gero, behin meatzaritza lanak bukatu zirenetik, ontzia ez da erabili eta, orain, hezegune gazia da. Ur gehiago edo gutxiago dauka, prezipitazioen arabera.

Aintziraren zati bat Eguesibarren dago; Badostaingo dermioan, zehazki. Gaur egun, oso hezegune garrantzitsua da hala hegazti urtarrentzat nola Nafarroa gurutzatzen duten hegazti migratzaileen pausalekurako. Azken urteotan, ur gezako hezegune txiki batzuk egin dira aintziraren inguruan, eta horri esker, hegazti batzuk elikagai bila etortzen dira, eta ona ere izan da gainbehera heldu diren anfibioak hedatzeko eta haien arteko konektibotasuna hobetzeko.

Gaur egun, aintzirak natur balio handia dauka; izan ere, hegazti batzuk Nafarroako hezegune honetan baizik ez dira ugaltzen, edota hemen dabiltzan espezie batzuk bakanak dira Nafarroako gainerako eskualdeetan.

 

Hegaztiak
Tamaño : 9.4 MB Formato : PDF

HITZARMENAK ETA KONTRATUAK
Empty tab. Edit page to add content here.
AZTERKETA ETA TXOSTEN TEKNIKOAK
Empty tab. Edit page to add content here.
KUDEAKETA TRESNAK
Empty tab. Edit page to add content here.