Eguesibar bailara aktiboaren ibilbidea

Ibilbide honetan, animalien eskulturak dituzten egurrezko totemak aurkituko dituzu. Totem bakoitzak kartel bat dauka, Eguesibarreko herri baten izenarekin, eta Qr kode bat, zeinarekin honako hauek egin ahal izango dituzun:

1.- Ariketa fisikoa egitea: totem bakoitzak adin bakoitzari egokitutako kirol-proba bat du.

2.-Ezagutu zure udalerria: ezagutu Eguesibarreko herri eta auzo guztiak.

3.- Zure udalerrian bizi den fauna ezagutzea: irudikatutako animalia bakoitzaren informazioa.

TOTEM 1

totem-1

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

ALZUZA ALZUZA – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

ARRANOA: Hainbat hegazti falkoniformeren izena da, guztiak ere akzipitridoen familiakoak, arrano arrantzalea izan ezik, pandionidoen familiakoa baita. Eguneko hegazti harrapariok moko sendo kakodunak eta hanka indartsuak dituzte, eta azazkal makur eta zorrotzak ere bai.

TOTEM 2

totom-2

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

ARDANAZ ARDANAZ – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

IGELA: Izen generikoak Anfibio Nuroen multzo bat izendatzen du, Ranidae, Hylidae eta Discoglossidae familietakoak. Nafarroan, badira bost espezie izen horrekin.

TOTEM 3

totem-3

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

AZPA AZPA – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

TRIKUA: Aise ezagutzen dugu, larruazala arantzaz estalia baitago bizkarraldean. Banaketa-eremuaren barnean Mendebaldeko Europa dago. Nafarroa osoan bizi da, baina erditik iparraldera da ugariagoa.

TOTEM 4

totem-4

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

BADOSTAIN BADOSTÁIN – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

AZERIA: Erdi tamainako ugaztun haragijalea da. Isats ile luze eta trinkoa du ezaugarri, bai eta mutur zorrotza nahiz belarri handi eta zorrotzak ere. Ilaje luze eta trinkoaren kolorea aldakor samarra da, eta tonu gorrikarak edo marroiak dira nagusi. Bederatzi kiloko pisua izan dezake.

TOTEM 5

totem-5

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

EGÜES EGÜÉS – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

BASURDEA: Suidoen familiako ugaztun ungulatua da, txerriaren aurrekoa; bi-biak arras ongi hibridatzen dira. Gorputz sendoa du, alboetan lautua, ile gaztainkara beltzaxkaz betea; basurde zaharrenetako ileek zilar-koloreko islak dituzte. Salbuespenez, basurde batzuek 150 kg-ko pisua izan dezakete. Goiko letaginak kanporantz makurtuak daude, eta bai letagin horiek, bai behekoek, garapen nabarmena izan dezakete adinarekin.

TOTEM 6

totem-6

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

ELCANO ELCANO – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

ERBIA: Ugaztun logoformoa da. Belarri eta hanka luzeak ditu ezaugarri, untxiak dituenaren aldean. Halaber, untxiarenaz arras bestelako biologia dauka. Ez du gordelekurik egiten, eta ziklo osoa lur arrasean egiten du. Ohitura gautarrak ditu, lurrean sakonune txiki bat haztakatu, eta bertan makurtu eta kumeak hazten ditu. Bi eta bost kumeren artean izaten ditu, urtarriletik uztailera. Funtsean, landarejalea da; belarretako hostoak eta zurtoinak, hain zuzen.

TOTEM 7

totem-7

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

ELÍA ELÍA – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

BASAKATUA: Erdi tamainako ugaztun haragijalea da. Etxeko katuaren antzeko itxura du eta, zenbaitetan, zaila zaigu harengandik bereiztea. Ugaztun txikiak eta hegaztiak jaten ditu, bereziki. Ohitura gautarrak ditu eta, funtsean, oihan espeziea da. Araldia otsailean eta martxoaren hasieran izaten da.

TOTEM 8

totem-8

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

GORRAIZ  GORRAIZ – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

LEPAZURIA: 30 zentimetro inguruko ugaztun mustelidoa da, buru txikia, belarri biribila, lepa luzea, hanka laburra; bizkarreko ilea gaztainkara du; nabarra, isatsean, eta zuria, eztarrian eta bularrean. Gautarra da eta kaltegarria, animalia erabilgarri aunitzen kumeak hiltzen baititu.

TOTEM 9

totem-9

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

IBIRICU IBIRICU – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

TXOLARREA: Plozeidoen familiako hainbat hegazti paseriformeren izena da. Ezagunena etxe-txolarrea da (Passer domesticus), gure hiri eta herrietan bizi dena. Teilapean edota eraikinetako zuloetan egiten du habia. Zenbaitetan, oso ugaria denez, izurria izan daiteke baratzeko landareendako eta zerealarendako. Landa-txolarrea (Passer montanus) txikixeagoa da eta landatarragoa.

TOTEM 10

totem-10

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

OLAZ OLAZ – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

HONTZA: Estrigidoen familiako hegazti gautar estrigiforme batzuen izena da. Hainbat ezaugarri ditu, hala nola lumajea erdi nabarra erdi beltzaxka izatea, ildotua; behe-atalak argiagoak dira, sakon marratuak. Luma zutikorrez osaturiko bi gandor ditu bereizgarri, “belarri” formakoak; hegaztia urduri dabilenean, zutik jartzen dira.

TOTEM 11

totem-11

KIROL PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

SAGASETA SAGASETA – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

ORKATZA: Ugaztun landarejale ungulatua da, erdi tamainakoa, arina eta dotorea. Nekez pisatzen du 25 kg-tik goiti. Espeziearen ezaugarria muturreko orban beltza da. Arrek adar txiki bat dute, urtero adar sendoago batekin aldatzen dutena. Gehienez, sei punta dituzte. Animalia ilunabartar eta gautarra da, sedentario samarra, eta lurralde txikiak mantendu ohi ditu. Gehienbat, oihan-eremu itxietan bizi da, eremu txikiak izanik ere.

TOTEM 12

totem-12

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

SARRIGUREN SARRIGUREN – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

AZKONARRA: Erdi tamainako ugaztuna da, itxuraz astuna. Bi marra beltzek goitik behera zeharkatzen diote burua. Horregatik nahastezina da. Europa osoan dago banatua, iparraldean izan ezik. Nafarroan ugaztun sarria da toki guztietan, eta Erdialdean dauka dentsitaterik handiena. Gau osoan dihardu. Hankek azazkal sendoak dituzte gordeleku sakonak haztakatzeko; gordeleku gehienek hainbat irteera dituzte.

TOTEM 13

totem-13

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

SEÑORIO DE AMOCAIN Y DE EGULBATI AMOCÁIN – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)      EGULBATI – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

KATAGORRIA: Ugaztun karraskaria da. Motots itxurako isats luzea du ezaugarri, eta kolorez gorrixka da. Oihan animalia da, Europa osoan zabaldua. Nafarroan, erditik iparraldera bizi da. Erriberatik desagertu da, inguru hori izugarri soildu delako.

TOTEM 14

totem-14

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

SEÑORÍO DE ECHALAZ Y DE ERANSUS ECHÁLAZ – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)      ERANSUS – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

AHATEA: Hegazti igerilari anseriformea da, anatidoen familiakoa. Hankek behatzen arteko mintza dute, moko zapala du, eta ertzean laminatxoak ditu uretan jaten dutenean elikagaia iragazteko. Arren lumak emeenak baino koloretsuagoak dira. Arrautza ugari erruten dituzte, lurrean edo landare zingiratarren gainean egindako habian.

TOTEM 15

totem-15

KIROL-PROBA:

Haurrentzako proba

Helduentzako probak

Seniorretarako probak

USTARROZ USTÁRROZ – Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (valledeegues.com)

BARBOA: Izen generikoa da eta Barbus generoko arrain guztiekin erabiltzen da. Ziprinidoen familiakoa da. Ur gezako arrainak dira, erdi tamainakoak. Ezaugarrien artean, aho inferoa eta protraktila da nabarmentzekoa, bi ezpain lodi haragitsu zurixkek ixten dutena. Ezpainotatik lau bizar izpi sortzen dira eta ukimenezko funtzioa dute. Barboak ur argietan eta urlasterretan bizi dira, baina ez uharretan; bereziki, ibaietako erdiko eta behe tarteetan. Dena den, mendialdeetarantz igo daitezke, habitat egokiak baldin badira.

Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduera.

gob-agenda-2030-2-c
Kirol-ibilbideak
  • Aritu zaitez 2-3 minutuz zure artikulazioak gorputz osoan mugiarazten: lepoa, sorbalda, aldakak ,belaunak, orkatilak.
    Egin 10-12 mugimendu zirkular, bi zentzuetan.
  • Hasi trostan edo oinez ibiltzen. Eroso, 4-5 minutuz.
    Zure maiztasun kardiakoa zure maximoaren % 50-70 inguruan dago. Zure arnasketa orekatua, Hortik aurrera mantendu edo areagotu zure helburuaren eta zure gaitasunen arabera.

BEROKETA EGITEKO AHOLKUAK

ERRUTINAK: IBILTARIAK

1 KM-ko ZIRKUITUA

Arin ibili.
250 m-tik 250 m-ra, indarrezko errutina.
Errepikatu 2 aldiz.

3 KM-ko ZIRKUITUA

Arin ibili.
Egin aldi batez indarrezko errutina.

5 KM-ko ZIRKUITUA

Arin ibili.
Egin aldi batez indarrezko errutina.

ERRUTINAK: OINEZ IBILTZEA- LASTER EGITEA

1 KM-ko ZIRKUITUA

Konbinatu, oinez ibiltzea 1’ eta lasterketa goxoa 1’.
250 m-tik 250 m-ra, indarrezko errutina.
Errepikatu 2 aldiz.

3 KM-ko ZIRKUITUA

Konbinatu, oinez ibiltzea 2’ eta lasterketa goxoa 1’.
Aldi batez indarrezko errutina.

5 KM-ko ZIRKUITUA

Konbinatu, oinez ibiltzea 2’ eta lasterketa goxoa 2’.
Aldi batez indarrezko errutina.

LASTERKARIENDAKO JARRAIBIDEAK

Ariketa areagotu eta konstante izan nahi dutenentzat

  • Egizue laster 2-3 egunez astean. Inoiz ez elkarren jarraian.
  • Markatu iraupen egingarri bat. 20 minutu ona izan daiteke hasteko.
  • Ezagutu zure maiztasun kardiakoaren tarteak , zure ahaleginaren intentsitatea erregulatzeko.
  • Konbinatu oinez ibiltzea eta laster egitea, neke handiegia sumatzen baduzu.
  • Egin indarrezko errutinak 2-3 egunez astean.
  • Egin luzaketak beti laster egin ondoren.
  • Jarri arreta zure arnasketan.
  • Bukatu halako neke atsegina sentituta, noiz ez neke handiegia.
  • Emaiozu atsegina zeure buruari, hau da, hartu dutxa ederra, egon tarte bat adiskideekin, jan janari osasungarria, sentitu zeure poza eta ongizate-sentsazioa.

OINEZ IBILI EDO LASTER EGIN ONDOREN LUZAKETAK EGITEKO AHOLKUAK

  • Mantendu posizioa 10-30 segundoz.Sentitu tentsioa, baina minik ez.
  • Lasaitu 4-5 segundoz eta berriz ere itzuli beste 70-30 segundoz.
  • Egokitu arnasketa, lasaia eta erritmikoa; bota arnasa luzatzean.
  • Ez egin erreboteak.
  • Luzaketa bakoitza 2 aldiz. Kontzientzia hartuz.

SARRIGURENGO ZIRKUITUA

Sarrigurenetik kirol ibilbideei buruzko bideo informatiboa.

Lau zirkuituen irteera-lekuaren eta ibilbideen azalpena.

GORRAIZKO ZIRKUITUA

Gorraiztik kirol ibilbideei buruzko bideo informatiboa.

Lau zirkuituen irteera-lekuaren eta ibilbideen azalpena.

bot1-itinerarios-eus-egues
ORIENTAEGUES

Zer da kirol-orientazioa? Orientazioa gorputz eta kirol jarduera bat da, gorputza eta burua martxan jartzen dituena, naturarekiko kontaktu zuzenaz gozatzeko aukera emanez, adin-mugarik gabe eta modu fisikoan.

Orientazio mapa eta iparrorratza soilik erabiliz, balizak aurkitzeko gai izango gara ibilbidea osatzeko.

OrientaEgues

Eguesibarrean, seinaleztatutako puntuak (balizak) dituzten mapa batzuk prestatu ditugu, txoko ezezagunez gozatzeko eta gure bailarako istorioak ezagutzeko.

OrientaEguesekin ibilbide ezberdinak eskaintzen ditugu: batzuk, hasiberrientzat eta familientzat errazak, eta beste batzuk, luzeagoak eta zorrotzagoak, eskarmentu handiagoko pertsonentzat.

MAPA

1/10000m eskalako mapa bat eskaintzen dizuegu (gakoa, kopuru horri bi zero kentzen badizkiozu jakingo duzu mapan zentimetro bat 100 metro/urrats dela lursailean), iparraldera orientatua; beraz, mapa zure iparrorratzarekin edo telefono mugikorrarekin lerrokatzeak hobeto kokatzen lagunduko dizu. Distantziakidetasunak, desnibel-kurben arteko distantzia adierazten du; kurba horiek, halaber, duten hurbiltasunaren arabera, desnibel desberdinak adierazten dituzte.

Irteera triangelu more batek irudikatzen du. Balizak zirkulu moreekin adierazi dira, bai eta itzulera, baina kasu honetan zirkulu zentrokideak dira, legenda honetan ikus daitekeen bezala.

NOLA BILATU BALIZAK?

Mapa jarraitzeko hiru modu izango dituzu. Orrialde honetatik deskargatu ahal izango duzu eta balizetako pintzak erabili ahal izango dituzu bertatik pasa zarela egiaztatzeko. Oso erraza da; mapa sartu eta laukitxoa pintzarekin markatu besterik ez da egin behar. Mapa IORIENTEERING aplikazioaren bidez ere jarraitu daiteke. Deskargatu eta instalatu egin behar da eta telefono mugikorreko kamera erabili, QRa erregistratzeko, bai eta balizatik pasa zarela jasotzeko.

Hirugarren aukera, GPS ORIENTERING RUN da; denbora eta toki batetik pasa izana erregistratzen dituHau ere deskargatu eta instalatu behar da erabili ahal izateko. Aplikazio honekin ez da beharrezkoa eskaneatzea ez eta pintza erabiltzea ere, gertutasun abisuagatik aktibatzen baita, balizatik 5m ingurura. Aukera honek ere mapa terminalaren pantailan erakusten du.