KONEKTATZEKO DESKONEKTATU Kanpaina

 Hemen: Berriak
Lelo honekin Eguesibarreko Haur eta Nerabeen Sareak sustatutako kanpaina martxan jartzen dugu. Kanpaina honen bitartez, teknologia eta mugikorren erabileraren inguruan hausnarketa bat egiteko proposamena eta gonbidapena luzatzen dizuegu Eguesibarreko herritar guztiei, arreta berezia jarriz adingabeek egiten duten erabileran eta honek hauen garapenean izan dezakeen eraginean.
Eguesibarreko Haur eta Nerabeen Sarea osatzen dugun baliabide eta zerbitzuetatik haurrek teknologia gero eta gehiago erabiltzen dutela ikusi dugu eta erabilera horrek haien ongizatean eta garapenean izan dezakeen eraginarekin kezkatuta gaude.
Kezka horren aurrean, “Deskonektatu konektatzeko” kanpaina martxan jarri dugu. 2023/2024 ikasturtean zehar aurrera eramango den kanpaina honen bitartez familiek eta profesionalek kontzientzia hartzea, hausnarketa bat egitea eta aisialdi osasungarriagoa lortzeko tresnak eta alternatibak partekatzeko espazioak sortzea nahi dugu. Honetarako, Udalaren webgunean eta Egues bailarako haur eta nerabeen sarean inplikatuta dauden baliabideak erabiliz hainbat proposamen zabalduko ditugu.
Ibilbide honi ekiteko, “Haurrak pantailen aurrean” dokumentalaren proiekzioa proposatzen dizuegu. Horren ondoren, elkarrizketarako eta iritziak eta hausnarketak konpartitzeko gune bat irekiko dugu.
Abenduaren 18an izango da, 17etan, Eguesibarreko Udaletxean, osoko bilkura aretoan. Itxaroten zaitugu!