Eguesibarko alkatesak Elkano bisitatu du

 Hemen: Berriak

Elkanoko sareak berritzeko obren 1. fasea amaituta, Eguesibarko alkate Amaya Larraya eta Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari David Campión eremua bisitatzen izan dira gaur goizean.

Sareen berrikuntza hau IMren Sareak Berritzeko Planaren barnean dago, eta helburu nagusiak izan ditu fibrozementuzko hodiak ordeztu eta burdinurtu nodularrezko hodiak jartzea, eta hoditeria unitarioak kentzea (fekalak gehi euri-uretarakoak) hodi bereiziak jartzeko.

Hornidurako hodiek, guztira, 997 metroko luzera dute, eta saneamendukoek, berriz, ur fekaletarakoek eta euri-uretarakoek, 1.865 metrokoa. Aurreneko fase honetan, Iturriaren pasealekuan, Ermitaren pasealekuan, Gereziondoaren pasealekuan eta Loreen pasealekuan egin dira lanak. Obrak Construcciones Lacunza enpresak egin ditu eta aurrekontua 678.983,58 euro izan da (BEZa kanpo).

Hurrengo urterako aurreikusi da Elkanoko sareak berritzeko 2. fasea gauzatzea, Tokiko Azpiegituren Planean jasotako inbertsioen esparruan.

pri22-online_pages-to-jpg-0001cartel-perros-eguesibar