LGTBI+ eta kirolari buruzko prestakuntza-tailerrean izena emateko epea zabali
Eguesibarko Udaleko Kirol Arloak eta Berdintasun Sailak LGTBI+ eta Kirolari buruzko prestakuntza ematen dute, kirol-klubak kudeatzen eta haiekin lankidetzan aritzen diren pertsonei, kirol-instalazioetan lan egiten duten teknikariei eta interesa izan dezaketen beste pertsona batzuei zuzenduta.
formakuntzak 4 orduko iraupena du, eta kirol-jardueran intersekzionalitatea txertatzeko oinarrizko tresnak eskaintzea du helburu, bai eta LGTBI+ pertsonek kirola egiteko eta jarduera fisikoa egiteko duten eskubidea bermatzeko oinarrizko jarraibideak ere, inolako diskriminaziorik gabe.
Tailerra Eguesibarko Udaletxeko Batzordeen Aretoan egingo da 18:00etatik 20:00etara, bi data desberdinetan, bietako bat aukeratu beharko da:
• 1. taldea Irailaren 9an eta 10ean, astelehena eta asteartea
• 2. taldea Irailaren 23an (astelehena) eta 24an (asteartea)
Parte hartu nahi duten pertsonek mezu elektroniko bat bidali behar dute igualdad@egues.es epostara hurrengo datu hauek adieraziz: 1. edo 2. taldean izena eman nahi duen, izen-abizenak, kluba edo kide zaren erakundea (hala badagokio), helbide elektronikoa (harremanetan jarriko gara bide honen bidez) eta harremanetarako telefonoa. Haraneko klubek eta haranean erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.
Ikastaro osoa egingo dutenei bertaratze-ziurtagiria emango zaie.
Equala Berdintasunerako aholkularitzak emango du ikastaroa, eta Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Nafarroako Institutuak eta Eguesibarko Udalak diruz laguntzen dute.