LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, ikusi ez arren, hor dago
1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasunen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea. Hori aurrerapauso garrantzitsua izan zen aniztasun afektibo-sexuala aitortzeko, eta egun hori aukeratu zen lesbofobia, homofobia, transfobia eta bifobiaren (LGTBIfobia) aurkako Nazioarteko Egun gisa, hau da, LGTBI pertsonentzako gorrotoaren, errepresioaren, aniztasun afektibo-sexualaren eta generoaren aurkako indarkeriaren adierazpen ororen aurka.
ㅤㅤ
Horrela, Eguesibarreko Udalak bat egiten du Nafarroako Berdintasunerako Institutuak bultzatutako adierazpen instituzionalarekin eta Ikusten ez baduzu ere hor dago kanpaina babesten du.