OINARRIZKO KIROL FEDERATUKO ONARTUEN ZERRENDA

 Hemen: Berriak, Kirola

eskubaloia
Tamaño : 526.7 kB Formato : PDF
soinketa
Tamaño : 491.8 kB Formato : PDF
judoa
Tamaño : 476 kB Formato : PDF
motocrossa
Tamaño : 430.7 kB Formato : PDF
taekwondoa
Tamaño : 520.1 kB Formato : PDF
Arku tiroa
Tamaño : 428.8 kB Formato : PDF
triatloia
Tamaño : 484.3 kB Formato : PDF
futbola
Tamaño : 552.4 kB Formato : PDF
golfa
Tamaño : 452.3 kB Formato : PDF
saskibaloia
Tamaño : 529.4 kB Formato : PDF

Ordainketaren justifikazioa dagokion kirolklubaren aurrean egin beharko da, ordainagiria posta elektronikoz bidalita. Hitzartutako epean ordainagiria aurkezten ez bada, plaza galduko da eta itxarote-zerrendaren hurrenkera zorrotzaren arabera beteko da.

Kirol-modalitate batean baino gehiagotan onartua izanez gero (golfa, arku-tiroa edo motokrossa izan ezik), ordainketa kirol-klub batean bakarrik egin ahal izango da, eta horrela plaza berretsiko da. Bigarren kirol bat egin nahi izanez gero, izena emateko eskabidean azaldu beharko duzu.

Eguesibarko kirol klubek eta Eguesibarko Udalaren kirol zerbitzuak derrigorrezko kuota kasu hauetan itzuli beharko dute:

-Parte-hartzaileak borondatez uko egin duelako: jardueraren hasiera arte aplikatu ahal izanen da, betiere, parte-hartzaileak dataren barrenean eta idatziz (deporte-kirola@egues.es) aurkezten duenean borondatez egiten diola uko Kirol eskoletan parte hartzeari. Bueltatu behar den derrigorrezko kuotatik, %20 deskontatuko da kudeaketagastuengatik, bai eta ikasleak parte hartu ahal izateko egon ahal izan diren federazio-gastuengatik eta ezinbesteko konpromisoengatik ere.

-Diziplinazko Araudia aplikatzearen ondorioz, ikaslea kanporatzeagatik: kanporatzeagatik, Derrigorrezko Kuotaren itzulketa hartuko da kontuan, baldin eta azaroko lehenbiziko egun balioduna baino lehen ematen bada. Horretarako, aurreko artikuluko irizpide berberak aplikatuko dira.

-Zerbitzuaren etenaldi iraunkorragatik: behin kirol denboraldia hasita, Eguesibarko Udaleko Kirol Zerbitzua behartua baldin badago Kirol Eskolen Programa modu iraunkorrez bertan behera uztera, kirol modalitate batean edo gehiagotan, Derrigorrezko Kuota itzuliko da, parte-hartzaileek hala eskatzen badute. Zerbitzua emateari uzten zaion hilabete kopuruaren proportzioan izanen da itzulketa.

Whatsapp Image 2022 06 13 At 9.21.37 Am 1whatsapp-image-2022-06-14-at-12.46.14-pm