LOKALAK ETENGABE LAGATZEKO DEIALDIA. 2022-2023 IKASTURTEA

 Hemen: Gardentasuna eta parte-hartzea, Parte-hartzea, Udala

Lege Oinarria: udal lokalen erabilera herritarren elkarteei edo irabazi asmorik gabeko toki erakundeei lagatzea arautzen duen ordenantza (2015eko abuztuaren 11ko NAO). Deialdi hau aipatutako ordenantzan ezarritakoaren arabera arautuko da.

Deialdiaren xedea:

Toki-elkarte eta -erakundeei guneak modu jarraituan lagatzeko eskaera egiteko epea irekitzea (Ordenantzaren 1. artikulua), irailaren 1etik 15era (biak barne) bitarteko elektronikoen bidez; https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpeta-ciudadano /

 Erabilera baldintzak, erantzukizun zibila eta beste gai batzuk

Ordenantzan jasotakoak.

Lagapen-aldia

Irailetik 2023ko ekainera.

Onuradun izan daitezkeen erakundeak

Helburu kulturalak, sozialak, kirolakoak eta bestelakoak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta egoitza soziala Eguesibarren badute.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

‡       Eskaera orria (gehigarria)

‡       Estatutuen kopia. Legez eratutako erakundea ez bada, taldearen helburuak argi eta garbi jasotzen dituen agiria aurkeztu beharko da. Eguesibarreko Elkarteen Erregistroan erregistratutako erakundeak salbuetsita daude estatutuak aurkeztetik.

‡       Datuen aitorpena (eranskina).

‡       Kudeaketa- eta administrazio-organoen osaera.

‡       Garatu beharreko jardueren deskribapena.

eskaera orria
Tamaño : 427.8 kB Formato : PDF
datuen aitorpena
Tamaño : 394 kB Formato : PDF

 

diseno-sin-titulo-1Portada Del Calendario Scaled