LORE GAZTE, Gazte Partaidetzarako Organoaren II. Topaketa
LORE GAZTE, Gazte Partaidetzarako Organoaren II. Topaketa, ekainaren 20an, ostegunarekin, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Sarrigurengo Errizar Aretoan ospatuko da.
Gai nagusia Gazteriaren Etxea izango da. Bertan, gazteriaz arduratzen diren politikariak, gazteekin lan egiten duten udal-langileak eta parte hartzeko interesa duten ibarreko gazteak izango dira. Arbuniés eta Lekunberriko profesionalek saio partehartzaile bat dinamizatuko dute. Bertan, kontsulta digitalean lortutako datuak azalduko dira eta modu parte-hartzailean, etxeko ekipamendu eta erabilerei dagokienez, eman beharreko hurrengo urratsak landuko dira.
Interesa duen ibarreko gazte oro gonbidatu nahi dugu parte hartzera.