350 lagun baina gehiagok egin dute haiengatik korrika
Larunbat goizean, Sarrigurengo kaleetan barrena “Haiengatik egingo dugu” II. lasterketa herrikoi eta solidarioa egin zen. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Eguesibarko Udaleko Kirol Arloak eta Berdintasun Arloak antolatutako lasterketa izan da.
Adin guztietako jendea hurbildu zen ekitaldira (familiak, koadrilak…). Batzuek korrika egin zuten eta beste batzuek oinez, bizikletaz edo patinez. Bildutako dirua SARAY elkarteari emango zaio. Elkarte hau, informazio mahai batekin eta elkartearen produktuekin egon zen ekitaldian. Sarrigurengo Félix Garrido zentroko erabiltzaileak eta langileak ere izan ziren lasterketan. Goizean zehar, aurpegi margoketa, photocall bat eta DJ bat jarri zituzten. Oso giro ona egon zen egun osoan.