Udaltzainburua

Íñigo de Carlos

C/ Garajonay 1. Sarriguren

948 33 08 88

9:30 a 14:30 horas

Larrialdiak 24 orduz: 900 44 33 33

Mugikortasuna eta Herritarren Segurtasuna

seguridad-vial-5-egues

Eguesibarko Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorraren helburuak herritarrak babestea eta bizikidetza bermatzea dira, eta horren barnean:

  • Auzokideen segurtasuna bermatzea, bai eta ibarreko herritarren arteko bizikidetza ona eta baketsua ere, herritarren gatazkak konpontzen lagunduta.
  • Erasoak, ekintza bandalikoak, salaketak edo beste delitu batzuk gertatzen direnean ekitea.
  • Ibarreko herritarren eskubideen eta askatasunen erabilera babestea.
  • Pertsonak eta haien ondasunak babestea, indarrean diren legeekin bat.
  • Ibarrean sortzen diren larrialdiko egoerei aurrea hartu, ahalik eta gehien gutxitu eta arreta egitea, segurtasun arloko beste indar eta kidego batzuekin elkarlanean, hala nola Polizia Judizialarekin, anbulantzia zerbitzuekin eta suhiltzaileekin batera.
  • Trafikoa, bide segurtasuna eta eremu publikoaren erabilera kudeatzea, ordenantzak eta bandoak betearaztea, etab.
policia-municipal-sarriguren-2-egues

Bestetik, eta mugikortasunari dagokionez, alorrak Ibarreko mugikortasunaren jarraipena egin, eta berezko proposamenak nahiz ekintzak diseinatuko ditu, garraiobide guztien arteko bizikidetza eta erabilera jasangarria nahiz segurua sustatzeko.

seguridad-vial-2-egues