“NAVARRA, TIERRA DE CINE” FILM LABURREN EMANALDIA
Datorren ostiralean, azaroaren 27an, 19:00etan, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan “Navarra, tierra de cine” VIII. Lehiaketako hamar film labur finalisten emanaldia izango da. Gainera, azpitituluekin ikusi ahal izango dira, entzuteko zailtasunak dituzten pertsonei errazago egiteko.
Eguesibarren grabatutako film laburrak “Instantáneas” du izena eta Javier Gonzálezek egin du.
Jendeak on-line bozkatu ahal izango du bere film labur gogokoena.
Edukiera mugatua da, eta iristeko ordena zorrotzean osatuko da.