NORK NAHI DUZU GORRAITZKO 2024ko FESTETAKO TXUPINAZOA JAURTITZEA?
1. fasea. Hautagaitzak proposatzea.
Azken urteotan egin den bezala, Eguesibarko Udalak erabaki du herritarrek aukeratzea Gorraizko jaien hasierako suziria irailaren 6an botako duen pertsona edo kolektiboa.
Horretarako, herri botazioa irekiko da. Lehenengo fasea proposamenak aurkezteari dagokio, eta abuztuaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira https://valledeeguesparticipa.com/participa/txupinazo24/ estekaren bidez eta hauxe adierazita:
– Proposamena egin duen pertsonaren izen-abizenak eta NANa. Ibarrean erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonen proposamenak onartuko dira.
– Proposatutako pertsona fisiko edo juridikoaren izena eta kontaktua, bai eta baloratu nahi diren merezimenduen memoria labur bat ere. Proposatutako pertsonek edo erakundeek lotura berezia izan beharko dute Eguesibarrekin. Merezimendu horiek erreferentzia egin beharko diote proposatutako pertsona fisikoak edo juridikoak Eguesibarri egin dion ekarpenari, dela arlo sozialean eta kirolean, dela akademikoan, zientifikoan eta kulturalean. Irizpide horrekin bat ez datozen proposamenak baztertu eginen dira.
2. fasea. Egiaztatzea eta hautagaitzak hautatzea.
Kultura zinegotziak, Kultura teknikariak, Herritarren Partaidetzako teknikariak eta aurreko bi urteetako txupinazoen bi jaurtitzaileek osatutako mahai tekniko batek aurkeztutako hautagaitzak eta hautagaitza horien merituak aztertuko ditu, baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Horietakoen artean hiru aukeratuko ditu mahai teknikoak. Bileraren akta jasoko da.
3. fasea. Herri bozketa.
Behin proposamenak hautatu ondoren, hautaturiko 3 hautagaitzak argitaratuko dira, eta horiek herriz bozketara pasatuko dira.
4. fasea. Emaitza.
Herri bozketan boto gehien eskuratzen duen pertsona fisikoak edo entitateak Gorraitzko txupinazoa jaurtiko du irailaren 6an, ostiralarekin, Jauregiko plazan.