Nork nahi duzu Sarrigurengo 2020ko festetako txupinazoa jaurtitzea?

 Hemen: Gardentasuna eta parte-hartzea, Parte-hartzea

1. Fasea: izangaiak proposatzea.

Azken urteotan egin den bezala, Eguesibarko Udalak auzokideei aukera eskainiko die ekainaren 12ko festetan txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko.

Horretarako, herri bozketa bat irekiko da. Lehenik eta behin, proposamenak aurkeztu ahalko dira Martxoaren 23tik Apirilaren 8ra  prestatutako inkestaren bitartez, honako hauek jarririk:

  • Proposamena igortzen duen pertsonaren izen-abizenak eta NAN: Ibarrean erroldaturik dauden 16 urtetik gorako pertsonen proposamenak hartuko dira kontuan.
  • Proposatzen den pertsona fisiko edo juridikoaren izena eta harekin harremanetan jartzeko erreferentzia, eta, horrekin batera, baloratu nahi diren merezimenduak jasotzen dituen memoria labur bat. Proposatutako pertsonek edo entitateek Eguesibarri bereziki loturik egon beharko dute nahitaez. Merezimendu horiek izanen dira pertsona fisiko edo juridiko horrek Eguesibarri gizarte, kirol, irakaskuntza, zientzia eta kultur alorretan eginiko ekarpenak. Irizpide horrekin bat egiten ez duten proposamenak baztertuko dira.

 

2. Fasea: izangaiak hautatzea.

Mahai teknikoak izangaien merezimenduak aztertuko ditu, baldintzak betetzen ote dituzten egiaztatzeko.

Honako hauek osatuko dute mahaia: alkatea, Kultur Alorreko zinegotzi ordezkaria, Kultur Alorreko teknikaria, Herritarren partaidetzako teknikaria eta elkarteen 3 ordezkari, Festa Batzordeko parte hartzen dutenen artean zozketan hautatuak.

Izangaien proposamenak eta merezimenduak aztertu ondoren, mahaiak horietarik hiru hautatuko ditu arrazoiak emanez.

 

3. Fasea: herri bozketa.

Proposamenak hautatu ondoren, aukeratutako 3 izangaien izenak jendaurrean jarriko dira, herritarrek botoa eman diezaieten.

 

4. Fasea: emaitza.

Herri bozketan boto gehien lortzen duen pertsona fisikoak edo entitateak Sarrigurengo txupinazoa jaurtiko du ekainaren 12an, ostirala, 19:00etan, Udaletxeko balkoitik.

ciclismo-eguesfumigacion-egues4