C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren
948 33 16 50
Jendeari arreta egiteko ordutegia: 8:30etik 14:30era. Hitzordua eskatuta.
Zerbitzu hau informazio orokorra eta/edo laguntza behar duten 65 urtetik gorakoentzat da, eta halaber, mendekoentzat edo haien senideentzat eta zaintzaileentzat, bai eta desgaitasuna dutenentzat ere.
Helburua da mendekotasunean dauden pertsonak beren ohiko ingurunean ahalik eta denborarik gehien eta baldintzarik onenetan egotea. Hainbat jarduketa egiten dira; horien artean, larrialdiko telefono zerbitzua, eguneko zentroak, egoitzak, mendekotasuna baloratzea…
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA (ELZ)
Mendekotasuna duen senideren bat duten familiei bideratutako zerbitzua da, eguneroko oinarrizko jarduerak beren etxeetan egin ahal izan ditzaten. Zaintzaile aritzen direnei laguntzera ere bideratua dago.
Zerbitzua familia arloko profesionalen taldeak garatzen du, astelehenetik ostiralera, urte osoan.
PODOLOGIA ZERBITZUA, OINEN HEZIKETA ETA ZAINKETA
Zerbitzua adinekoentzat edo desgaitasuna dutenentzat da.
ZITA-ESKAERA 012 zenbakiaren bidez (948012012), 8:30etatik 18:00etara, hileko lehen asteartean eta asteazkenean, hurrengo hileko hitzorduetarako.
Hitzordua eskatzean aurkeztu beharreko datuak:
IZENA ETA BI ABIZEN + NAN + MUGIKORRA (mugikorra bakarrik)
(eskainitako hitzorduak baino gehiago eskatzen badira, zozketa egingo da)
Zerbitzuen kostua: 7 euro
Podologoari firutan ordainduko zaio. Kopuru zehatza ordainduko da (podologoak ez du itzultzeko dirurik)
Tokia: GORRAIZKO ANBULATORIOA (Urbicain kalea, z/g)
2024 Podologia Zerbitzuaren hurrengo egunak
UZTAILAK 2 |
ABUZTUAK 20 |
IRAILAK 3 ETA 10 |
URRIAK 1 |
AZAROAK 5 ETA 12 |
ABENDUAK 10 |
HELDUARO AKTIBOA ETA OSASUNGARRIA SUSTATZEKO ZERBITZUA
Zahartze aktiboa sustatzeko jarduerak dira. Jardueren artean daude memoria lantzeko tailerra, erretiroarendako hautabide aktiboak, parte-hartze komunitarioa, zahartze osasungarriari buruzko hitzaldiak eta belaunaldien arteko jarduerak, mantentze gimnasia zailtasunak dituzten familientzat, eskulan tailerra, etab.
Jarduera guztiak FAZen egiten dira. Argibideetarako, jarri harremanetan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin.
LAGUNTZA-PRODUKTUEN MAILEGU ZERBITZUA
Doako zerbitzua da Eguesibarko auzokideentzat. Onuradun bakoitzaren berezko beharretara hobekien egokitzen den laguntza-produktua jarri nahi du haien eskura. Zehazki, makuluak, ibiltzen laguntzeko tresnak, gurpil-aulkiak. etab.mailegatzen dira.
Argibideetarako, jarri harremanetan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin.