C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren
948 33 16 50
Jendeari arreta egiteko ordutegia: 8:30etik 14:30era. Hitzordua eskatuta.
Xedea da, edozein arlotan, gizartean bazterturik dauden edo bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzea.
Horretarako, pertsona horien egoera pertsonala baloratu eta lan-plan bateratu bat egiten da haien gaitasun pertsonalak hobetzeko; halaber, lagun egin eta gizarte, lan eta prestakuntza arloko orientabidea ematen zaie.
GIZARTE ENPLEGU BABESTUA
Udalak gizartean bazterturik dagoen edo gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dagoen jendeari aldi baterako lan-kontratuak egiten dizkio. Programak interes kolektiboa du eta irabazi-asmorik gabea da.
Programaren helburua da pertsona horiei lanerako ohiturak eta gaitasunak erakustea, horrela lan-mundura sartzeko aukera hobeak izan ditzaten.
Halaber, behin gizarteratze eta laneratze prozesua hasirik, autonomia eta enplegugarritasuna hobetzeko euskarri bat behar dutenei laguntza ematea, lan munduan sar daitezen.
ENPLEGUA BITARTEKO BAT DA, EZ XEDE BAT BEREZ.
EGOERA EGOKIAGO BAT LORTU NAHI DA, LANEAN ZEIN GIZARTEAN BESTELAKO HELMUGAK LORTZEKO.
EGOERA PERTSONALA HOBETZEKO IKASTAROAK
Helduendako ikastaro ofizialak dira, bai hezkuntza ikastaroak, bai norberaren eta lan garapenekoak.
“NIRE ETXEAN ONGI JATEN DA” PROGRAMA
Ekintza sorta honek helburu du zailtasunean diren familien elikadura beharrak oinarrian asetzea, bai eta haien nutrizioa hobetzea ere.
Programan hainbat ekintza egiten dira; hona, aipagarriak:
- Erosketa txartelak: Ibarreko janari-denda txikiekin hitzartuak, elikagai freskoak eta lehen premiakoak eskuratzeko.
- Oinarrizko Saskia. Oinarrizko elikagaiz osaturiko saski bat hilean behin banatzea.
- Prestakuntza ekintzak.