Olazko igerileku estaliko estalki teleskopikoa konpontzeko lanak amaitu dira
Larunbat honetan, azaroaren 20an, irekiko da Olazko instalazioko igerileku estalia.
Hainbat astetako lanen ondoren, polikarbonatoak ordezteko eta egitura saneatu eta berriz pintatzeko lanak amaitu dira.
“Cubradas y Pinturas Hergar S.L.” enpresari 96.000,00 euroan esleitutako obra horiek, Iva baztertuta, 50.000 euroko diru-laguntza jaso dute Nafarroako Gobernuak “kirol-instalazioetako erreformen deialdiaren” bidez.
Uretako jarduera guztiak, igeriketa ikastaroak kasu, azaroaren 22an, astelehenean, hasiko dira Olazko instalazioetan.