Olaztzeko kiroldegian plaka fotovoltaikoak instalatzeko lanak amaitu dira
Eguesibarko Udalak autokontsumorako plaka fotovoltaikoak hornitu eta instalatzeko kontratua egin zuen Olazko kiroldegian (Eguesibarrean), baita padel pistan estalkiaren egiturazko elementuak sendotzeko ere, instalazio hori estalki horretan kokatu ahal izateko.
2023ko azaroaren 15ean ENERGÍAS FOTOVOLTAICAS DE NAVARRA, S.L. enpresari kontratua esleitu zitzaion 62.694,70 euroren truke, gehi BEZaren % 21. Lanak 3 hilabeteko epean egin dira eta dagoeneko udal kirol instalazioei zerbitzua ematen ari dira.