Eskaeraren araberako geralekuen arteko jeitsierak N10ean

 Hemen: Berriak

Iruñerriko Mankomunitateak proba pilotu bat jarri du martxan N10 linean (Cortes de Navarra kalea – Sarriguren), bakarrik edo taldean bidaiatzen duten emakumeei zuzendutako geralekuen arteko geldialdiak egiteko. Proba ekainaren 8ra arte egongo da martxan.

Eskariaren araberako tarteko geldialdien helburua da erabiltzaileen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea genero-ikuspegitik. Jaitsierako geldialdiak baino ez dira, eta emakumeek baino ezin dituzte eskatu eta erabili. Horrelako geralekuek, beren izaera dela eta, ez dute altzari eta seinale espezifikorik.

Eskualdeko Hiri Garraioko gaueko zerbitzuak eskainiko duen geraleku-sistema berri hau erabiltzeko, emakumeak edo emakume-taldeak tarteko geralekua eskatu beharko du autobusera igotzean edo gutxienez, aukeratutako puntua baino bi geraleku lehenago, eta gidariari adierazi beharko dio zehazki non jaitsi nahi duten.

FUNTZIONAMENDUA

-Geldialdia eskatu duen emakumeak edo emakume taldeak lehenengo lerroetan eseri beharko du.

-Geltokiak normalean erabiltzen direnetatik gutxienez 50 metrora egon beharko du.

-Gidariak autobusa non gelditzen den aukeratuko du, bide-segurtasuneko eta herritarren segurtasuneko irizpideei jarraituz. Ez zaio inori autobusera igotzeko baimenik emango.

-Erabiltzailea lehen lerroetan jarriko da, gidariarengandik ahalik eta hurbilen.

-Irteera ibilgailuaren aurreko atetik egingo da, mugikortasun urriko pertsonak izan ezik, horiek arrapala erabil baitezakete.

Proba pilotuari esker, alde batetik, zerbitzu horren eskaria ebaluatu ahal izango da, eta, bestetik, zerbitzu operatiboa beharrezkoa den egiaztatu eta hobetu ahal izango da. N10 linea aukeratzeko arrazoia da eskari handiena duten gaueko hiru lerroetako bat dela, bere erabilera-potentzialagatik, batetik bestera doan hirigintza-tipologiagatik, eta, bestetik, proba zuzentzen zaion xede-publikoagatik.

cafcaf