Eliza erromaniko berantiarra da.
Jatorrizko eliza XIII. mendearen hasieran eraiki zuten, baina ia ez da garai hartako aztarnarik gelditzen. Gero, XVII. mendean berritu zuten. Ibarreko eliza gehienetan bezala, zaharberritze-lan garrantzitsuenak barrokoak eraginda egin ziren. Horren ondorioz, oinplanoa lau zatitan banatu dago, gehi burualdea eta alboetako kaperak.
Dorrea zut dago burualdearen gainetik. Dorrea handitu zuten (hainbat eraikuntza-gai ageri baitira), eta ziurrenera, horrek beharturik egin zen estalkiaren berrikuntza barrokoa.
Barnealdean, erretaula XVI. mendekoa da, Miguel de Espinal eskultoreak ondua.