Sagasetako auzokideek mendez mende Egulbatiko jaurerriari loturik egon dira. Jaurerria 256 hektareatik gorako natur paraje ederra da, Ibarreko Udalak erosia, auzokideek nahiz bisitariek erabili eta goza dezaten. Guztira, zortzi ibilbide seinaleztatu dira.
Ez da inor bizi, eta etxeak gero eta hondatuago daude. Sarrerak adreiluz itxi, eta gero, berriz ere ireki dira, baina ez batere gomendagarria erabiltzea, dena zikin-zikina baitago, eta gainera, egiturazko osagai batzuk erortzeko arriskua dago.
Pilotalekua eta eliza hobeki daude, bai eta eskailerak eta inguruko lorategia ere; bazterrak utziak badaude ere, nola halako xarmari eutsi dio.
Antzinako jaurerria alde batera utzita, Egulbatiko paisaia babestuak eta Eliakoak natur ingurune bakarra osatzen dute, eta arras aberatsa da ingurumenari begira. Abeltzaintzari eta oihangintzari loturiko bizimoduaren aztarnak gorde dira, bizimodu hori ia galdurik dagoen honetan.
Autoz sartzea galarazia dago, udal araudiak halaxe aginduta.