Eliza jatorriz Erdi Arokoa da, XV. mendekoa. Bi tarte ditu gehi alde askotako absidea (inguruko bakarra). Tertzelete- eta izar-gangak. XVI. eta XVII. mendeetan berrikuntza franko egin zitzaizkion.

Alde askotako absideak bereizten du Elkanoko eliza Ibarreko eraikuntza guztien artetik. Estilo gotikoari jarraiki egina, XVI. mendean zaharberritu izanari zor zaizkio ezaugarri bereziak. Antzeko ezaugarriak daude (tamainak gorabehera, jakina) Iruñeko katedralean, elementu batzuei dagokienez: presbiterioa, gurutzadura, leiho zirkularra eta koruko balaustrada. Harlandu erregular ederrez eginak dira kanpoko hormak, eta horrek eite noblea eman dio eraikin osoari.  Nabearen oinaren gainean, dorrea dago. Ebanjelioaren aldean kokaturiko eskailera kiribila dauka goraino igotzeko.

GAUZARIK INTERESGARRIENAK

  • Korua
  • XVI. mendeko arrosa-leihoa
  • Atari barrokoa
  • Sakristia, Migel Altunak egina, 1600
  • Dorrea. Haren gainean, adreiluzko kanpai-horma, modernoa
  • Bataiarria, XVI. M.
  • Adierazkortasun handiko gurutziltzatua, 1557koa
  • San Migelen erretaula, 1570, platereskoa-manierismoa, koroapenaren tenplu txiki bikaina du
  • San Martinen tailua
  • Erretaula nagusia, 1560
  • Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula,  1757, rococoa, XIX. mendean aldatua. Arrosarioko Ama Birjinaren tailua (XVII. m.)
  • Burdin sare aurre-platereskoa presbiterioan
  • Ur bedeinkatuko harria, 1553
  • Bi mihise barroko (1704 ingurukoak) – Ur bedeinkatuko harria, 1553koa eta hilobi-harria