Etxalazko jaurerria “Exalaz” ageri da idatzia aspaldian, 1067an. Zehazki, bere lurretako mahasti bat Larrasoañako San Agustin monasterioari dohaintzan eman izanari buruzko agiria da. Monasterio hori Leireko abadiaren mendean zegoen. Etxalazko historia eta Eguesibar osatzen duten gainerako herriena berbera izan da; dena den, XIX. mendea hasi arte, administrazio berezia izan zuen.
Etxalazko Jaurerria bere osoan izendatu zen Kultur Intereseko Ondasun, 2001ean.
Jauretxea ongi dago, bai eta aldameneko eraikin batzuk ere. Erdi Aroko dorrea eta eskola zaharreko eraikinak, berriz, zaharberritu beharko lirateke.