Eliza XIII. mendearen hasierakoa da.
Sagasetako elizaren oina laukizuzena da, neurri ezberdineko hiru tarte ditu, eta burualdea ere zuzena du. Eraikinaren oinari hainbat gauza erantsi zaizkio.
Barnealdeko erretaularik nabarmenena burualdean dago, eta hari buruzko agiri asko gorde dira. Agirien arabera, erretaulan lan egin zuen lehen pintorea Juan Goñikoa izan zen, 1570ean. Gero, Pedro Mutiloakoak eta Juan Landakoak ere lan egin zuten. Azken horrek artaz landu zuen gizonezkoen muskulatura, eta ederki zaindu emakumezkoen ikonografiaren keinuak.