XIII. mendeko eliza da. Oin laukizuzena du eta hiru tarte. XVI. mendean, burualde zuzena erantsi zitzaion.
Deigarria da elizaren kokapena, herri txiki horren goialdean baitago, gainerako eraikuntzak begiradapean dituela.
Arretaz begiratzen badugu, ohartuko gara zer material erabili diren mendez mende eta zer-nolako aldaketak egin zaizkion. XVI. mendeko lanak dira bereziki nabarmentzekoak, itxura arrunt aldatu baitzuten, bai burualdean, bai estalkiaren alde batean, bai eta, ziurrenera, epistolaren aldeko kapera ere, zeren, kontrako kapera, antza denez, eliza eraiki zeneko garaikoa baita.
Ebanjelioaren aldean, XVI. mendeko harrizko sagrarioa dago, bai eta 1572ko erretaula barrokoa ere, San Eutropiori eskainia, Gallipienzo maisuak ondua. Idazkun hau gorde da: “Esta capilla y retablo hizo hazer el venerable rector don Marín de Ustárroz mayor de días año 1572″.