Pneumoniaren Mundu Egunaren alde zuhaitzaren argiztapena
Pneumoniaren Mundu Egunaren harira, Eguesibarko Udalak kontzientziazio-kanpainarekin bat egingo du udalerriko zuhaitz bat urdinez argiztatuz. Argiztapen berezia azaroaren 11n eta 12an, astelehena eta asteartea, gauetan izango da, komunitatearen konpromisoa gaixotasun honen aurkako borrokan sinbolizatuz.
Pneumonia munduko heriotza-kausa nagusietako bat da, eta 13 segundoro pertsona bat hiltzen da honen ondorioz. Ekimen honekin, Udalak gaixotasun honen prebentzioaren eta ezagutzaren garrantzia ikusarazi nahi du. Pneumoniari buruz zenbat eta gehiago jakin, orduan eta gehiago aurreratu ahal izango dugu haren prebentzioan eta herritarren osasuna babestean.