2022KO HAURRENTZAKO NEGUKO HIRI-KANPAMENDUETARAKO IZEN EMATEA (FAZ)

 Hemen: Berriak, FAZ

Zerbitzu ludiko honetan, jarduerak, jolasak eta eskulanak eskaintzen dira, besteak beste. Era berean, hango testuinguruan hezkidetza, aisialdi osasungarria, bizikidetzaren sustapena eta Ibarreko komunitate-bizitzan parte hartzea bultzatzen da.

Jarduerak FAZen eta Sarrigurengo kale eta plazetan eginen dira.

Adinaren araberako taldeak.

Adingabe bakoitzak astean txanda batean edo bitan eman ahalko du izena:

Abenduaren 27tik 30erako astea.

Urtarrilaren 2tik 5erako astea.

10:00 – 13:00 (09:30ean heltzeko eta 13:30ean ateratzeko aukera)

4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta (haurrek 4 urte betetak izan beharko dituzte parte hartzeko)

 

  • Aurreinskripzioak

Plaza eskatzea: udal webgunean, abenduaren 5etik 12ra, inprimaki bidez.

INPRIMAKIA: https://muniinspeccion.web.app/publico/contestar/AtWRWvhCtmw6Lv3XsVyO

Plazen zozketa familia-unitate bakoitzeko. Abenduaren 14tik 16ra jakinaraziko da, posta elektronikoz.

Ordainketak: abenduaren 19tik 21era, plazak baieztatzen diren unean emango den esteka baten bidez.

Baja izanez gero, ez da dirurik itzuliko.

(*) Inprimakia betetzeak ez du esan nahi plaza lortzen denik.

 

Prezioa: Erroldatuak 12€ astea. Ez erroldatuak 24€ astea.

Informazio gehiago: 948 165651        caf-faz@egues.es

copia-de-diseno-sin-titulo-1Portada Del Calendario Scaled