Zainketen aldeko itunaren programaren aurkezpena eguesibarren
Atzo, Nafarroako Zainketen aldeko Itunen Programa aurkeztu zen Eguesibarko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Bilera honekin, Eguesibarko Zainketen aldeko hurrengo Tokiko Ituna diseinatu eta sinatzeko prozesuari ekin zaio.
María Ángeles García Briñol eta Miren Oderiz Insausti Nafarroako Berdintasun Institutuko kideek aurkeztu zuten programa. Bertan izan ziren Juliana Anchundia Berdintasun zinegotzia, Ainara Gonzalez eta Jolie Moyo Udaleko zinegotziak, Maribel Soberanas Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko arduraduna, Verónica Jiménez Gazteria alorreko teknikaria eta Iván Villanueva Berdintasun teknikaria. Era berean, ekitaldian izan ziren Yolanda Iriberri, Uharteko gizarte-langilea; eta Oihane Mozo Calvo eta Tere Subirats, Felix Garrido zentroko ordezkariak.