Partaidetzako aurrekontuak 2019.
Partaidetzako aurrekontuen 2019ko edizioa abiatu da jada. Zeuk erabaki!
Fasea: Proposamenak aurkeztea.
Ibarreko auzokideek martxoaren 20tik 31ra aurkezten ahalko dituzte proposamenak.
- Fasea: Proposamenak hautatzea
Proposamenak Baloratzeko Batzordeak aztertu eta onartuko ditu proposamenak. Udaleko hainbat teknikarik osatzen dute batzordea.
Geroago, Proposamenak Hautatzeko Mahaiak 5 proposamen aukeratuko ditu, eta apirilaren 11tik aitzina jendaurrean jarriko dira.
- Fasea: Bozketa.
Aurkeztutako proposamenak apirilaren 15etik 28ra bozkatzen ahalko dira. Erroldaturik dauden 16 urtetik gorako auzokideek 3, 2 eta 1 puntu ematen ahalko dizkiete gogokoen dituzten proposamenei.
Puntu gehien jasotzen dituen proposamena gauzatuko da.