Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta prestatutako egitarau osoa

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

Dagoeneko eskuragarri dago Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta prestatu duen programazioa. Askotariko programazioa da, eta ekitaldi nagusia lasterketa solidarioa izango da; martxoaren 12an, larunbata, egingo dena, 11:00etan. Izen emateak dagoeneko irekita daude.

Lasterketa biztanle guztiei zuzenduta dago (adina edozein dela ere); izan ere, M8a bezalako egun bati ikusgarritasuna eman nahi zaio, herritar guztiek uler dezaten horrelako egun baten garrantzia. Horregatik da garrantzitsua pertsona bakoitzak nahi/ahal duen moduan egitea: familian, lagunekin, korrika, oinez…baina egin dezala.

Izen-emateak jada esteka honen bidez egin daitezke: https://www.rockthesport.com/es/evento/corremos-por-ellas. Lasterketak 2 euroko kostua du pertsonako. Bildutako zenbatekoa Saray elkartearentzat (Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkartea) izango da, zehazki, bularreko minbiziaren ikerketarako. Parte-hartzaile bakoitzak ekitaldiko kamiseta bat jasoko du.

EKITALDI INSTITUZIONALA

Martxoaren 8an, asteartea, 12:00etan, Eguesibarko udaletxeko etxabean (Sarriguren), adierazpen instituzional baten irakurketa egingo da. Gizarte osoa gonbidatuta dago ekitaldi labur honetara, non gai nagusia aurten kontziliazioa eta zaintza erantzunkideak izango diren. Nafarroako Berdintasun Teknikarien Sareko kide diren 23 udalek eta mankomunitatek adostutako adierazpena.

EMAKUME SEGURUAK

Martxoaren 4an, ostirala, eta martxoaren 11n, ostirala, 9 urtetik gorako emakumeei zuzendutako autodefentsa tailer bat egingo da (plaza libreren bat gelditzen da oraindik). Ez da baldintza fisiko berezirik behar, gogo handia baino ez.

Sarrigurengo Kirol Hiriko 3.aretoan egingo da eta Olatz Vicente eta José Luis Arranzek emango dute, Por un Mundo Mejor GKEko kideek. Inskripzioak helbide elektroniko honen bidez egiten dira: igualdadberdintasuna@egues.es. Gaian “Autodefentsa-tailerraren inskripzioa” adierazi behar da, eta edukian: izen-abizenak, harremanetarako helbide elektronikoa, telefonoa eta ibarrean erroldatuta zauden ala ez. Izena emateko azken eguna martxoaren 9a izango da (egun hori barne).

ZINEMAKO EMAKUMEAK

Apirilaren 5ean, 18:00etan, Eguesibarko udaletxeko osoko bilkuren aretoan María Castejón idazle, historialari, irakasle eta zinema kritikariarekin solasaldi-tailerra egingo da. Bertan, zineman dauden emakume apurtzaileen ereduei buruz hitz egingo da, izenburu bereko bere liburuko protagonistak direnak: «Zinemako errebelde eta arriskutsuak». Ibarreko kultur sektoreko emakume ekintzaile honen liburua Sarrigurengo Eguzki liburu-dendan aurki daiteke. Sarrera doakoa da lekua bete arte.

LIBURUETAKO EMAKUMEAK

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta egingo diren beste bi ekintza liburuekin lotuta daude. Lehenengoa, Sarrigurengo eta Olazko liburutegien lankidetzari esker, bi liburutegietan emakumeei eta/edo aparteko egileei buruzko liburu sorta bat duen stand bat jartzea izango da. Ekintza hori martxoan egingo da.

Bigarrena, idazlan/kontakizun lehiaketa da. Konta iezaguzu emakumeen istorio bat, zure ustez liburu bateko protagonistak izan beharko luketenak. 6 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendua. Lehiakideek emakume hurbilen istorioak kontatu beharko dituzte, apartak iruditzen zaizkienak, beren liburu gogokoenaren protagonistak izatea merezi dutenak. Lanen aurkezpena apirilaren 20ra arte egin daiteke igualdadberdintasuna@egues.es helbidean, Udalaren webgunean (valledeegues.com) eskuragarri dauden lehiaketaren oinarriak bete ondoren.

Beste udal-zerbitzu batzuek ere, hala nola FAZek (Familien Arreta Zentroak), berdintasunarekin lotutako jarduerak egingo dituzte, hala nola, «Berdintasunaren aldeko jokoak» izenekoak edo Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira egindako haur-lehiaketaren marrazki irabazle eta finalistak biltzen dituen erakusketa.

 

M8ko Prog osoa 2022
Tamaño : 3.8 MB Formato : PDF

Emakumeen kontakizun lehiaketaren oinarriak
Tamaño : 138.7 kB Formato : PDF

portada-del-calendarioCiclismo