• Luzera: 4 kilometro.
  • Desnibela: 45 metro.
  • Denbora: Ordubetea.
  • Zailtasuna: Erraza.
  • Elementu interesgarriak: Elkanoko Santa Eufemia baseliza, Altzuzako San Esteban eliza eta Jorge Oteiza Museoa. Naturari begira, zereal alorrak eta Azketako erreka bazterreko landaretza Altzuzan.
  • Zuhaitzak: makal beltza, zumarra eta zume zuria

Oro har, ibilbidean hiri tarteak (Altzutzako eta Elkanoko urbanizazioa) eta nekazaritza-lurrak (zereal alorrak, gehienbat) tartekatzen dira.

Elkanotik abiatuko gara, iparraldean Ubarmin Klinikarekin mugakide den bidean barna. Tarte horretan bidea lau-laua da.

Elkanoko Kontzejuaren lurrak atzean utzi eta Altzuzan sartu baino lehentxeago, pista lurrezko eta harrizko bidexka bihurtuko da; erreka gurutzatu eta ura punpatzeko estazioraino iritsiko gara, eta hortik Altzuzako errepidera.

Errepidean barna tarte laburra egin ondoren, lurrezko bidexka mehar bat hartuko dugu Altzuzako Urbanizazioaren ekialdean, Landazelaiko bidera iristeko. Gero, Besaleko bidetik jo eta Eguesera iritsiko gara. Ondoren, Eguesko hirigunearen ipar mugan barna joanen gara, barneko errepide bat hartuta, abiapunturaino ailegatzeko.

Erlazionatutako