• Luzera:7,5 kilometro.
  • Desnibela:250 metro.
  • Denbora:2,5 ordu.
  • Zailtasuna: ertaina.
  • Elementu interesgarriak: Elkanoko eliza, Altzutzako San Esteban eliza eta Jorge Oteiza Museoa, Sagasetako eliza.

Ibilbideak bazter ederrak zeharkatzen ditu, ingurumenaren aldetik balio handikoak. Gainera, Iruñerriko ekialdearen ikuspegi zabalak ikusiko ditugu, eta gure begiradapean ere hiriburua bera, Eguesibar eta ibarra mugatzen duten mendiak.  Ibilbideak, zehazki, alorrak, pinudiak (larizio pinua), larreak eta bazkalekuak gurutzatzen ditu. Era askotako paisaiak ikusiko ditugu eta, gainera, paisaia motaren bat harrigarria eginen zaigu Iruñetik hain hurbil.

Ibilbidea Elkanotik abiatzen da. Hasieran, iparraldean Ubarmin Klinikarekin muga egiten duen bidean barna joanen gara (Nobela izeneko alderdia). Hasierako tartean, bidea lau-laua da eta zagorrezko zola dauka.

Elkanoko Kontzejuaren lurrak atzean utzi eta Altzuzan sartu baino lehentxeago, pista lurrezko eta harrizko bidexka bihurtuko da; erreka landaretzaren artean gurutzatu eta ura punpatzeko estazioraino iritsiko gara, eta hortik Altzuzako errepidera.

Toki horretan, iparrerantz jo, Altzuzako alderik garaienera iritsi, eta Zabaldikaldea izeneko alderdian barna doan pista hartuko dugu. Hasieran, larreak zeharkatzen ditu, ikuspegiak zoragarriak direla, eta ondoren, larizio pinuko pinudietan sartzen da.

Pistak Sagasetako dermiora eramanen gaitu, 775 metroko altuerara, 250 metroko desnibela igo ondoren.

Behin Sagasetako lurretan sarturik, ezaugarri bereko beste pista bat hartuko dugu hego-ekialderantz eta, tarte laburra egin ondoren, 728,5 metroko garaieran dagoen bidegurutze batera iritsiko gara. Han, hegoalderantz doan pista hartuko dugu; aurreraxeago, hormigoiz egina dago. Sagasetaraino jaitsiko gara etengabe, herria 565 metrotan baitago. Azkenik, Sagasetatik Elkanora joko dugu, NA-2374 errepidean barna.

Erlazionatutako