• Luzera:  9,7 kilometro.
  • Desnibela: 370 metro.
  • Denbora: 3,5 ordu
  • Zailtasuna: ertaina.
  • Elementu interesgarriak:  Ibirikuko San Joan Ebanjelariaren eliza, Etxalazko Jaurerriko jauregia, Eliako Jasokunde eliza, erreka bazterretako landaretza, pinudiak (larizio pinua eta pinu gorria).

Alderik garaienean, ederki ikusiko dugu Eguesibar eta, egun argietan, baita Pirinioak ere.

Gure ibilian, aipatutako herriak, bazkalekuak, Urbi ibai bazterreko landaretza, eta pinudi landatuak zeharkatuko ditugu (larizio pinua eta pinu gorria). Ibilbidea oparoa da benetan paisaiari eta ingurumenari begira.

Ibirikun hasiko gara, 520 metroko altueran, eta Etxalatzeraino joko dugu NA-2375 errepidean barna. Gero, Etxalazko Jaurerritik hurbil, errepidetik atera, Urbi erreka zaldain batetik gurutzatu eta, bazkalekuetan barna, errekatik hurbil eginen dugu aurrera. Poliki-poliki, mendian gora joanen gara, harik eta pinudi landatu batera iritsi arte. Lurrezko bide hau Elia herrira doa.

Eliako karrika gurutzatu eta Amokaingo bidea hartuko dugu. Zagorrazko pista da, 4 metroko zabalera du, eta Amokainera eramanen gaitu. Amokainen, pista atzean utzi, ezkerretik abiatzen den lurrezko bide mehar bati heldu, eta hegal erdian aurrera eginez, pinudi landatu batean sartuko gara. Bidea sasiz beteriko bidexka bihurtu da. Orain arte, 130 metroko desnibela gainditu dugu. Bidexka horretan gora eginen dugu pinudien artean, 892 metroko altuerara iritsi arte. Hauxe da alderik garaiena eta 3. ibilbidearekin elkartzeko tokia.

Toki ezin hobea da bai hurbileko mendi eta ibarrak ikusteko, bai eta Pirinioen ikuspegiaz ekialderantz gozatzeko ere. 372 metroko desnibela gainditu dugu.

Gero, pinudien artean etengabe jaitsiko gara, lurrezko pista batean behera; 3,5 metroko zabalera dauka. Pinuen artetik atera ondoren ere beherantz segituko dugu, Akarregiko bidea jo arte. Gero, zuzenean Ibirikura iritsiko gara.

Erlazionatutako