• Luzera: 7,8 kilometro.
  • Desnibela: 105 metro.
  • Denbora: 2 ordu.
  • Zailtasuna:  erraza.
  • Elementu interesgarriak:  San Martin eliza, Azpako Bizkondearen jauregia eta Azpako Santa Iturri. Erreka bazterreko landaretza eta zereal alorrak.

Ibilbidea zereal alorren artean doa. Gainera, El Sotoko erreka bazterreko landaretza ikusiko dugu, bai eta bi muino txikitan dauden pinudiak ere: Eurri mendia eta Monte Chiquito.

Azpatik abiatu, 200 bat metrotan NA-2321 errepideari jarraitu eta, berehala, zagorrezko pista bat hartuko dugu gure ezkerrean. 4 metroko zabalera dauka. Pistari Iruñeko Bidea esaten zaio. 70 metrora, pisten bidegurutze bat dago. Guk ezkerrekoa hartu eta, zereal alorren artean, poliki-poliki igoko gara Eurri mendiaren eta Monte Chiquitoren arteko mendi-lepora iritsi arte.

Gero, El Sotoko erreka ondotik (Soto bidea) jaitsiko gara. Mendebalderantz dagoen Zalduko bidera ailegatu arte.

Ondotik, bide hori hegoalderantz egin, eta Azpako bidearen bidegurutzera iritsiko gara, Eurri mendia inguratu ondoren. Iruñeko bidea hartu eta Azpara itzuliko gara.

Irati trenbide zaharrarekiko lotura

Azpatik hurbil, 5. ibilbidearen hasieratik gertu, pista bat hartu eta Uztarrotzera iritsiko gara.

Herri horretatik atera, errepidean behera joan, eta Irati trenbide zaharrak Eguesibarren egiten zuen ibilbideari lotuko gatzaizkio.

Erlazionatutako