• Luzera: 5,4 kilometroa.
  • Desnibela: 45 metro.
  • Denbora: Ordubetea.
  • Zailtasuna:  erraza.
  • Elementu interesgarriak:  Eguesko San Martin eliza, Elkanoko eliza eta Ibirikuko San Joan Ebanjelariaren eliza.

Ibilbide hau Ibarreko ibilbide sarearen erdigunean dago. Beraz, ibilbide seinaleztatu askotara iristeko aukera izanen dugu.

Gainera, ibaiertzeko landaretza ikusiko dugu, bai Urbi ibaikoa, bai El Soto errekakoa.

Eguesko udaletxearen ezkerraldetik abiatzen den pista hartu eta, errepidea gurutzatu ondoren, zagorrezko pistan eginen dugu aurrera, Urbi ibaia jo arte.

Zereal alorren artean jarraituko dugu Azpako bidearen bidegurutzea aurkitu arte.

Ezkerreko bideari heldu, zuzen-zuzen aurrera egin, berriz ere errepidea gurutzatu (azpitik) eta Ibirikun sartuko gara.

Behin herria zeharkatutakoan, Elkanorantz joko dugu, Ubarmin klinikarantz doan errepidean barna, zehazki. Klinikaren barrutia hego-ekialdeko mugatik inguratu, tarte asfaltatu bat egin, eta klinikaren sarreraren parean, ezkerretik aterako gara.

Errepidean aitzina eginez, errotonda batera iritsi eta, hortik, Eguesera itzuliko gara.

Erlazionatutako