• Luzera: 5,6 kilometro.
  • Denbora: 2 ordu.
  • Desnibela: 110 metro.
  • Zailtasuna: Erraza.
  • Elementu interesgarriak:  Badostaingo San Migel eliza eta Bideko Ama Birjinaren ermita, eta Ezkorizko aintzira.

Ibilaldi eder honi esker, ikuspegi ederrak izanen ditugu alde aunitzetara: Ezkorizko aintzira, Aranguren Ibarra, eta Iruñerriaren hegoaldea (Noain, galar, Erreniega, etab.)

Badostaindik bertatik abiatuko gara, Ezkorizko bidea hartuta. Errepide asfaltatua da, 5 metroko zabalera duena, eta poliki-poliki, Ezkorizko atakaraino igotzen dena (543, 83 metro). Hemen, ekialderantz doan Bordalarreko bidea hartu eta 571 metroraino igoko gara. Ikuspegi ederrak ditugu gure begien aitzinean, bai Aranguren Ibarra, bai Ezkorizko edo Zolinako aintzira, bai Iruñerriaren hegoaldea (Noain, Galar, Erreniega, etab.).

Ekialderantz jarraituko dugu ibilbideko tokirik altuena jo arte, 591 metrokoa. Gero, iparralderantz jaitsiko gara sigi-saga, lurrezko bidera iritsi arte; 3 metro ditu zabaleran, Arangurengo bidea da, eta aldaparik gabe, Ezkorizko bidera ailegatu eta Badostain joko dugu.

Erlazionatutako