Baserri bat izan zen, eta garai batean Eguesibarreko jaurerria. Elia kontzejuaren eta Erantsusen artean dago. Gaur egun, baserri pribatu bat da.
1553an Artzibarreko herri bat zen Amokain, eta “su” bakar bateko (etxe bakarreko) leku bat bezala ageri zen inskribatuta garai hartako erroldan. 1786an eta 1824an herriaren izena aipatzen da berriz ere, bertako biztanleriari erreferentzia eginez: 8 eta 20 biztanle, hurrenez hurren. Artzibarretik bereizi eta Eguesibarreko herri bat izatera igaro zen XIX. mendearen bigarren erdian.
(Iturria: Enciclopedia de Navarra eta Eguesibarreko Udal Plana).