Lehendakaria: Ángel Martín García Guzmán
626 31 15 59
Biztanleria: 385 pertsonak (31-03-2017), 199 gizonak eta 186 emakumeak

Eguesibarko erdian kokatuta dago, Iruñetik 9 kilometrotara. Zereal-lursail leun eta uhinduez osatutako paisaia atsegin batez inguratua dago, baita birlandatutako 50.000 pinuk ere. Herrigunean (ez da oso zabala) plaza nagusia dago, eta bertan daude Ibarreko Udala eta osasun-etxea.

Gaur egun 377 biztanle bizi dira Eguesen, errepidearen bi alboetan dauden etxeetan. Gaur egun orain dela urte batzuk baino askoz ere trafiko gutxiago igarotzen da errepide horretatik, ingurabidea eraiki zutenez geroztik ez baitago herria zeharkatu beharrik, eta horri esker biztanleak bakean bizi dira herrian eta kaleak paseatzeko eta elkarbizitzarako gune bihurtu dira berriz ere.

Herritik ehunka metrora edo, 150 nazionalaren bazterrean, Egueseko industrialdea dago, 40 bat enpresen gune bihurtu dena. Industrialde honen tamaina Agoitz alderantz haziz joan da, ibarrean kokatzen diren enpresei aukera bat emanez.

Herriaren erdian pilotaleku bat dago eta kontzeju-etxe bat, non herrian antolatzen diren jarduera guztiak egiten dituzten. Biztanleek pilotalekua laster estaltzea nahi dute, urtaro guztietan erabili ahal izateko; izan ere, meteorologia egoera kaxkarrak direla eta, batzuetan ezin dira jarduerak bertan egin.

Herriko festak, parrokia eskainia dagoen zaindari beraren omenezkoak, San Martin, ekaineko azkenaurreko asteburuan ospatzen dira. Ohiko bihurtu da jada Egueseko jaietan bertako biztanleak zein bisitariak mahai baten inguruan elkartzea herri afari atsegin batez gozatzeko.

Veronako San Pedroren omenezko prozesio bat ospatzen da Eguesen, aldameneko beste bi herrirekin batera, Elkano eta Ibirikurekin batera, eta erromeria bat egiten dute Arreko Hirutasun Santura.

(Iturria: Egueseko Kontzejuko presidentea, Enciclopedia de Navarra eta Eguesibarreko Udal Plana).

Erlazionatutako