REKIKO DA SARRIGURENEN IZANEN DEN MARXOAREN 19KO LASTERKETA SOLIDARIOAN IZENA EMATEKO EPEA
Otsailaren 25etik martxoaren 13ra irekita egonen da izena emateko epea. Aurten esteka honen bidez proban izena eman eta ordainduko da: https://www.rockthesport.com/es/evento/solidaria-sarriguren-hiruhamabi Haurrek 2 € ordainduko dute, eta helduek 4€.
Bilduko den diru guztia Haurren Kalte Zerebralaren Hiru Hamabi Elkarteari emanen zaio.
Korrika egin ez, baina lagundu nahi duten ororendako, 0. zenbakia egonen da, Asoziazioari dirua emateko.
Internetera sartzeko zailtasunak dituzten auzokideek aukera izanen dute Sarrigurengo Kirol Hirian izena emateko.
Bizkarreko zenbakia Sarrigurengo Kirol Hirian hartu beharko da, bi egun hauetan: martxoaren 16an, larunbata, 11:30etik 13:30era; edo martxoaren 17an, igandea, 09:00etatik 11:30era. Bizkarreko zenbakia hartzeko, izen-emate ofiziala izateaz gain, NAN edo identifikazio beste dokumentu bat ere aurkeztu beharko da.
Lasterketa martxoaren 17an, igandea, izanen da, 11:00etan, Sarrigurengo parke zentralean (Udaletxearen ondoan). Gizonezkoen eta emakumezkoen sub 6 eta sub 14 bitarteko kategoriak hasiko dira, eta honako distantzia hauek eginen dituzte:
- Sub 6 (2014-2017): 100 m.
- Sub 8 (2012-2013): 100 m.
- Sub 10 (2010-2011): 330 m.
- Sub 12 (2008-2009): 630 m.
- Sub 14 (2006-2007): 1130 m.
12:00etan goi kategoriak hasiko dira ekohiria inguratzen duen 5,5 km-ko lasterketan.
Eguesibarko Udalak antolatzen du lasterketa, Hiru Hamabi Elkartearekin lankidetzan.