SAN SILVESTRE NAFARROA LASTERKETA BIRTUALA
Pandemiaren ondorioz, aurtengo abenduaren 31an ezin izango da XXI. Eguesibarko San Silvestre lasterketa presentzialki egin. Hala ere, Eguesibarko Udalak bat egin du Nafarroako Kirol Institutuak antolatutako San Silvestre Nafarroa lasterketa birtualarekin, udal kirol entitateen eta Atletismo, Irristaketa, Txirrindularitza eta Kirol egokituen federazioen laguntzarekin.
San Silvestre Nafarroa lasterketa birtualean edonork hartu ahal du parte, doakoa da eta ez du parte-hartzaile mugarik. Antolatzaileek, ekimen honekin, populazioaren jarduera fisikoa sustatu nahi dute, inongo bazterketarik gabe.
Lasterketa herrikoi honek hainbat modu eta distantziatan aritzeko aukera ematen du: oinez, bizikletaz, patinetan zein kirol egokituan.
Izena emateko orduan partehartzaileek APP bat deskargatuko dute telefono mugikorrean, eta ordutik aurrera entrenamendu formatuan har dezakete parte. Eta abenduaren 31a lasterketaren eguna izanen da.
San Silvestre Nafarroa hau zure gustukoa izatea espero dugu.
Eta espero dezagun aurtengoa lehenengo eta azken San Silvestre Nafarroa lasterketa birtuala izatea eta datorren urtean Olatzen urtero egiten den Eguesibarko San Silvestre lasterketaz gozatzea.
Izena emateko:
👉 http://sansilvestrenavarra.com/