Urtarrilaren 24ko Erantzunkidetasun Tailerra atzeratu egiten da

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

Osasun arrazoiak direla eta, atzeratu egin da gurasoen artean ardurak banatzeko biharko, urtarrilaren 24rako, antolatutako tailerra. Martxoaren 7an (asteartea) izango da, 17:00etatik 19:00etara, FAZen. Izena eman duten pertsonei posta elektronikoz jakinaraziko zaie.

Harreman hobeak izateko modua bilatzen du tailerrak, bai eta familiako zaintzarako eta bizikidetzarako lanak banatzean kontuan hartu behar denari buruzko hausnarketa ere. Jarduera bikoteentzat edo elkarrekin bizi diren pertsona helduentzat da (hobe bikoteka, baina ez da ezinbestekoa). Hau da, banaka interesa duten pertsonek ere eman dezakete izena.

Data berrirako, urtarrileko tailerrean izena eman dutenek izanen dute lehentasuna.

Berdintasun Sailetik eta FAZetik barkamenak eskatzen dizkizuegu ezusteko honek sor ditzakeen eragozpenengatik.

copia-de-diseno-sin-tituloganadora-categoria-a