Lagunarteko xake txapelketa Sarrigurenen

 Hemen: Kirola, Udala

Joan den ostiralean, maiatzaren 21ean, Burlatako Mikel Gurearen eta Sarrigurengo Zaldi Zuriren lagunarteko match bat jokatu zen Sarrigurengo Kirol Hiriko merenderoetan.

Txapelketan 16 jokalarik parte hartu zuten (klub bakoitzeko 8), 8tik beherako eta 10etik beherako bi kategoriatan banatuta.

90 minutuz, jokalari bakoitzak 5 partida jokatu zituen, eta ez zen ez irabazlerik ez galtzailerik izan.

Zaldi Zuri klubak Eguesibarreko Udalaren eta Sarrigurengo Kirol Hiriaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi hau arrakastatsua izan zen eta lanean ari dira formatu bereko txapelketa gehiago antolatzeko.

 

andacelay-logocartel-parkour