Andacelay, s.l.u. Udalaren sozietate publikoa da, eta horren kapital osoa Eguesibarko Udalarena da. Sozietatea ente instrumentala deklaratu da.
Hasiera batean, pertsona bakarreko sozietate mugatu hura eratu zen Sarrigurenen eta Erripagañan babes ofizialeko etxebizitzak zeharka sustatzeko. Horretarako, beste bi sozietate sortu ziren (Gestión y Promoción Egues 21, s.a. eta Gestión y Promoción Egues 21 II, s.l.), eta horietan Andacelayk partaidetza gehiena zuen. Sozietateak, era berean, beste hiru ardura hartu zituen: Eguesibarko Udalaren bulegoen eraikina esleitzeko eta finantzatzeko prozedura, horren ekipamenduaren hornikuntza eta Sarrigurengo Hiri Kiroleko igerileku jostagarri berriak eraikitzea.
Gaur egun, “Gestión y Promoción Egues 21, s.a.” deuseztatu eta likidatu ondoren, “Gestión y Promoción Egues 21 II, s.l.” sozietateak (jada deseginik) sustatutako higiezin gehienak likidazio fasean saldu eta gero, Eguesibarko Udalak Andacelay, s.l.u. sozietatearen helburu soziala zabaldu du, lehengoratu ondoren zeharka kudeatzen ari diren zerbitzuak hantxe sartzeko.
Lehengoratu diren lehenbiziko zerbitzua Eguesibarko Udalaren hiru haur eskolen kudeaketa izan da, Gorraitzen eta Sarriguren kokatuak. Udalak Andacelay, s.l.u. sozietateari eman dio horien kudeaketa.