Sozietatea eskritura publikoan eratu zen, 2004ko urriaren 8an, Luis Enrique Mayorga Alcázar Agoizko notarioaren aurrean.

Hasiera batean, xede soziala hirigintzara mugatua zegoen, eta hainbat jarduera egokitu zitzaizkion, hala nola:

  • Profesionalek hirigintza planeatzeko eta hirigintza kudeatzekotresnak koordinaziopean prestatzea.
  • Lurzorua sustatzea,etxebizitza ezartzeko, bai eta jarduera ekonomiko berriak ere.
  • Ondoriozko obrakkudeatu eta ustiatzea.

Dena dela, 14 urteko ibilbidearen ondotik, eta behin hirigintza-garapenari lotutako sozietate parte-hartuak deuseztatu ondoren, Eguesibarko Udalaren ente instrumental deklaratu den sozietate hau birmoldatu da.  Orain, xede sozialen artean bat da orain arte kanpo-kudeaketara atera diren udal ekintza batzuen kudeaketa bere gain hartzea.

Gaur egun, Udalak honako hiru zerbitzu hauek kudeatzeko mandatua eman dio:

  • Udal eraikinen garbiketa.
  • Haur Eskolen kudeaketa.
  • Familiei Arreta egiteko Zentroaren kudeaketa.
XEDE SOZIALA
KONTRATAZIOA

KONTRATAZIO ZERRENDAK

Andacelay, S.L. udal enpresako Administrazio Kontseiluak 2018ko maiatzaren 4an hartutako erabakiaren arabera, aldatu egin dira Andacelayn aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

KONTRATAZIOA

DATU EKONOMIKOAK

Urteko kontu ikuskatuak eta egiaztapen-balantzea

FAKTURAK

JASANDAKO BEZa