Eskola-jantokia erabiltzeko laguntza berezien deialdiarena. 2019-2020 ikasturtea

 Hemen:

Dirulaguntzen hauen xedea da prozedura juridikoa arautzea eskola-jantokietan jateko laguntza bereziak emateko Eguesibarren bizi diren eta bertan erroldatuta dauden familiei, banakako ebaluazio araubidean, baldin eta haien umeak Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari badira (kontuan hartu gabe ikastetxearen kokalekua), familiako bizitza bateratzen laguntzeko lan egoerarekin eta prestakuntza nahiz osasun egoerarekin

2019/2020 ikasturterako, eskaerak egiteko bi epe jarri dira, bata ekainean eta bestea abenduan. Ekainean aurkezten diren eskaerak ikasturte osorako emanen dira; abenduan aurkezten diren eskaerak otsaila ekaina bitarterako.

1. Eskaera epea (2019ko ekaina): 2019ko ekainaren 10etik ekainaren 25era bitarte (biak barne). 012ren bidez hitzordua aurretik eskaturik, maiatzaren 29tik ekainaren 7ra.

2. Eskaera epea (2019ko abendua): abenduaren 9tik abenduaren 13ra bitarte (biak barne). 012ren bidez hitzordua aurretik eskaturik, 2019ko azaroaren 28tik abenduaren 5era.

bases-comedor-19_20
Tamaño : 100.4 kB Formato : PDF