Kirol eskolak antolatzen dituzten kirol klubei dirulaguntzak
64. ALDIZKARIA – 2021eko martxoaren 22a
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/551827).
Helburua eta xedea.
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea Eguesibarko kirol eskolei laguntza emateko 2021-2022 kirol denboraldian (abuztua-ekaina).
Eskatzaileen betebeharrak.
Diruz lagunduko dira kirol klubek sustatutako kirol eskolak, baldin eta ekintzak Eguesibarko udalerrian egiten badituzte (3.1 puntuan adierazitakoak izan ezik, horiek alorraren oniritzia izan beharko baitute) eta Eguesibarko Udalarekin sinatuta ez badute lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik finantzaketa eskaeraren xede den proiektuari dagokionez, eta Eguesibarko Udaleko beste alorretako dirulaguntzarik ez badute jarduera bererako.
Laguntzak eskatzen dituzten kirol klubek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
1.–Haien jarduera egokia izanen da Nafarroako kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legean eta deialdi honen klausuletan adierazitako printzipio eta lehentasunekiko.
2.–Bete eta betearazi behar dituzte Eguesibarko kirol eskolak arautzen dituen ordenantza ez fiskala eta Kirol eskoletarako ezarritako tarifak arautzen dituen ordenantza fiskala.
3.–Konpromisoa hartzen dute beren gain kirol modalitate bakoitzerako ezarritako taldeak kudeatzeko. Espazioak eta ordutegiak Eguesibarko Udalak zehaztuko ditu.
4.–Huts egiterik egin ez izana aurreko denboraldietan kirol eskolak antolatzen dituzten kirol klubei dirulaguntzak emateko deialdien oinarrietan edo Eguesibarko kirol eskolak arautzen dituen ordenantza ez fiskalean, azken lau urteetan.
5.–Kirol modalitate bakoitzean, eskola bakar bati emanen zaio diru-laguntza.
6.–Eskaera egiteko unean, alta emanda egon behar dute Eguesibarko elkarteen erregistroan.
7.–Deialdi honetan arautzen diren laguntzak jasotzetik berariaz baztertuta daude Eguesibarren kirola egiteko udal espazio egokirik ez duten kirol eskola berriak.
Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.
OINARRIAK
Diru-laguntza erregistratzeko formulariorako sarbidea: https://valledeeguesparticipa.com/participa/subvenciones-clubes-dirulaguntzak/