Tailerra Sexu-heziketa familian: nerabezaroa laguntzeko gakoak
Azaroaren 7an eta 14an izango da, 17: 00etatik 19: 00etara, Udaletxeko areto zurian.
Edurne Paz Aguilar sexu-hezkuntzako eta sexologia-aholkularitzako profesionalak emango du tailerra, eta seme-alaba nerabeak dituzten familientzat eta nerabeekin lan egiten duten profesionalentzat izango da.
DESKRIBAPENA: Nerabezaroan sexualitatearekin lotutako aldaketa fisiko, emozional eta sozial garrantzitsuak gertatzen dira. Askotan, zalantzak izaten ditugu: baimentzea edo debekatzea, sexuaz hitz egitea edo galdetu arte itxarotea, eta beste hainbat egoera, non ez dugun oso argi nola lagundu. Tailer honetan, etapa honetako ezaugarri garrantzitsuenak jorratuko ditugu, eta guztion artean sexu-hezkuntza substantiboa eta positiboa egiteko tresnak eta gakoak planteatuko ditugu.
20 plazetara mugatuta.
Zozketa egingo da izena ematen dutenen artean.