EUSKARAZ ARNASTU

 Hemen: Berriak

PLAZAK HIZKUNTZA EREDUAREN ARABERA

D eredua: Joakin Lizarraga I.P.: 4 leku

A eredua: Hnas. Uriz Pi I.P.:  leku bat

ORDUTEGIA

8:30etik  14:30era

TXANDA ETA PREZIOAK

Abuztuak 30etik  irailak 6ra.

Prezioak: 52€ erroldatuak. 103€ ez-erroldatuak.

  • Tarifa hobaridunak aplikatuko dira.

DESKRIBAPENA

Hiri-tailerrak dira, goizeko ordutegian, Sarrigurengo Ikastetxe Publikoetan, udako oporren hasieran eta bukaeran.

Tailerren bidez, euskaraz jostatzeko aukera eman nahi zaie D eta A ereduetako haurrei ingurune ludiko, atsegin eta dibertigarrian, hizkuntzaren erabilera-ohiturak finkatzeko asmoz.

 IZEN-EMATEAK

Izen-emateak on-line bakarrik izanen dira uztailaren 30etik abuztuaren 2ra www.valledeegues.com helbidearen bidez, izen-emateen atalean. Inskripzioen ordena ez da kontutan hartuko. Ezinbestekoa izanen da izena emateko unean ordaintzea.  Eskatzaileak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da.

  • Jardueran parte hartzeko laguntza behar baduzu, adieraz iezaguzu izena emateko formularioan.

 

LEKUAK BANATZEKO MODUA

Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko (Spam edo mezu baztergarrien karpetatan begiratu). Izena emandakoak lekurik lortzen ez badu (zozketa egin delako edo aukeratutako taldea atera ez delako), ordaindutako dirua itzuliko zaio.

 ARAUDIA

Derrigorrezko Kuota honela itzuliko da: parte-hartzaileak bere borondatez uko eginik, Udaletxeko erregistroan idazkia aurkeztuz, abuztuaren 9a baino lehen . Kasu horretan, % 15 kobratuko da kudeaketa-gastuengatik. Ezabapena epe horretan egiten ez bada, ez da dirurik itzuliko, ezinbesteko arrazoiengatik izan ez bada; kasu horretan, alorrak eskaera aztertuko du, eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera onartu edo ukatuko du.

INFORMAZIO GEHIAGO

euskera@egues.es

imagen-txupinazo